Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2026

Sionistei gorroto gutuna

Amorrua edo gorrotoa sentitzea ez da gauza atsegina. Sentipen hauekin elkarbizi behar izatea are okerragoa. Baina nola ekidin gorrotoa pilatzea sentimendu hau ekoizten dutenekiko? Izan ere, norberaren frustrazio edo konplexuek eragindakoa ez bada behintzat, hirugarren pertsona edo talde batzuk edukitako jokaerek edo burututako ekintzek norberagan piztu dezaketen sentipen bat da. Hortaz, inorengan gorroto sentimendua sortzearen erruduna nor den aztertu beharko litzateke, berau aldean eramaten duen hura lehen momentutik kondenatu beharrean. Denok bizi nahiko genuke gorrotoa sentitu gabe, noski. Hala ere, beste askori bezala, gure inguruan eta munduko bazterretan gertatzen diren ezbehar eta injustiziek tristurarekin batera amorrua eragiten didate. Alde batetik, amorru eta gorrotoaren arteko ezberdintasuna zein den zehaztu beharko litzateke, biak nahastu ez eta zuzen hitz egiteko garrantzia kontutan hartuz. Amorrua egoera emozional orokor bat dela kontsideratzen dut, edozein gertaera desat...