Sionistei gorroto gutuna

Amorrua edo gorrotoa sentitzea ez da gauza atsegina. Sentipen hauekin elkarbizi behar izatea are okerragoa. Baina nola ekidin gorrotoa pilatzea sentimendu hau ekoizten dutenekiko? Izan ere, norberaren frustrazio edo konplexuek eragindakoa ez bada behintzat, hirugarren pertsona edo talde batzuk edukitako jokaerek edo burututako ekintzek norberagan piztu dezaketen sentipen bat da. Hortaz, inorengan gorroto sentimendua sortzearen erruduna nor den aztertu beharko litzateke, berau aldean eramaten duen hura lehen momentutik kondenatu beharrean. Denok bizi nahiko genuke gorrotoa sentitu gabe, noski. Hala ere, beste askori bezala, gure inguruan eta munduko bazterretan gertatzen diren ezbehar eta injustiziek tristurarekin batera amorrua eragiten didate.

Alde batetik, amorru eta gorrotoaren arteko ezberdintasuna zein den zehaztu beharko litzateke, biak nahastu ez eta zuzen hitz egiteko garrantzia kontutan hartuz. Amorrua egoera emozional orokor bat dela kontsideratzen dut, edozein gertaera desatsegin edo ankerrek norberarengan sortu dezaketena. Gorrotoa ordea, amorruaren ondorioz beste inorekiko zuzentzen den sentipen bat litzateke, amorrua sentiarazi digunarekiko, hain zehazki. Hau da, gorrotoa, pertsona edo kolektibo jakin batenganarekiko bideratzen dugun amorrua dela esan daiteke. Ezagutzen ditugun gertaera desatsegin eta ankerrak direla eta, akaso ez al da naturala amorrua edota gorrotoa sentitzea? Beste sentimendu guztiek bezala, izateko arrazoi bat dute bi hauek, eta gustokoak ez baditugu ere, berauei entzungor egitea akats potoloa da. Gertaera jakin batzuen aurrean amorrua igarri ez duenak, enpatia edo odol falta duelako izango da akaso. Palestinak sufritzen duen egoeraren aurrean momenturen batean amorrua sentitu ez duenak, ez dakit inoiz amorrurik sentituko ote duen. Agian bai, norberari suertatzen zaizkion zorigaitzen eraginez soilik. Zoritxarrez, Palestinan bakarrik ez eta munduko leku andanatan sufritzen ari dira sekulako injustizia eta miseriak, intentsitate ezberdin eta modu askotarikoak.

Baina gaur Palestinako egoeran zentratuko naiz. Ezbehar hau eragiten duten sasikume eta psikopata koadriletan zehazki. Morroi hauekiko nire gorrotoa kanporatzeko erabiliko dut idatzi hau, noizbehinka sentitzen dudan etsipen frustragarria lagun dudala. Hemengo idatzian gorpuztutako mezua legitimatzeko asmorik gabe, gizalegezkotasuna alde batera utzi eta nire sen primitiboa askatzeko aukerari lekutxo bat eginez. Gizaki bezala, nire amorrua kanporatzeko beharra daukadalako, konponbide bat bilatzeko aukera sortuko balitz, beste bide bat jorratu beharko nukeela jakitun izanik.

Gorroto honek norbera erabat itsutu eta kontsumitu aurretik gomendagarria da lanketa bat egitea, denon onerako bezala gure osasun propioarentzako. Modu ezberdinak daude honetarako, kirola egitetik meditazioa praktikatzera, edota musika sortu edo margotzetik idatzi bat egitera. Idazteak buruan bueltaka dauden ideiak kanporatu eta hauei forma eman bezala, tentsioa apaldu eta urdaileko korapiloa askatzeko balio dezake. Hortaz, nire hitzekin inor aspertu edo gogaitu beharrean, idatzi hau osatuaz batera nire amorrua deskargatzea da gaurko xedea.

Jakinda zenbat hamarkada pasa diren Israelgo estatu terrorista bere lana egiten hasi zenetik, eta europar eta ipar ameriketako agintarien laguntza ezinbestekoa izan dela, barrenak sutan jartzen zaizkit Palestinak jasaten duen egoeraz hausnartzen dudan bakoitzean. Kokoteraino nago biolentziak edozein kasutan inolako zilegitasunik ez duela buruan sartu arazi nahi izan diguten mendebaldeko agintari berberak ikusteaz sarraski honen arduradunak babesten, justifikatzen, edo kasurik onenean, isilik azaltzen. Palestinarrak heriotza zigorrera kondenatzeko lege berriaren inguruan, honek egoera ezer gutxi aldatzen duela esango nuke, orain arte inpunitate osoz egiten ari direna legeztatzea besterik ez baitu suposatzen. Nazioarteko giza eskubideen izenean ordea, kualitatiboki atzerakada izugarria suposatzen duela entzun dut, 1948an egindako deklarazio honetan sinisten jarraitzen duenarentzat behintzat. Bestalde, lege hau onartzearen aurrean agintari israeldarrek erakutsi dituzten jokaerek, psikopata hutsak direla berretsi besterik ez dute egin.

Genozidio honetan zuzenean edo zeharka parte hartu duten goi mailako arduradun politiko eta militar guztiak sogara kondenatzea eskatuko bagenu, ziur aski terroristatzat hartuko gintuzkete. Bada, nire barnean terrorista sendo bat bizi da orduan, sasikume guzti hauek urkatzea garrasika eskatzen ari dena. Maitatzeko gaitasuna bezain gogorra da gorrotatzekoa dudana, antza. Orain, argi daukat inor ez dudala gorrotatuko bere izakeragatik, bere ekintzegatik baizik. Gaiari buruz artikulu larregi irakurtzen edo bideo gehiegi ikusten ditudala esango duenik egongo da, baina kontu hau alde batera utzi eta begiak ixteak ez du arazoa desagerraraziko. Batzuetan jarrera baikor bat edukitzeko gai banaiz ere, beste askotan kontu honi buruz jasotzen dudan berri bakoitzarekin estutzen hasten zaidan urdaileko korapiloa askatu eta odolaren tenperatura jeisteko ezereza sentitzen naiz.

Zer egingo dut ba, barnean sentitzen dudan amorru hau ez badut nik eskatu? Gogoz kontrara sentimendu desatsegin hau jasan beharraz gain, nire adierazpenak isildu behar izanak gehiago amorratu arazten nau. Hortaz, ez dut inoren aurrean kontu honekiko diplomatiko azaltzeko asmorik, ezta entzuten ditudan jarrera sasi-gizalegezko batzuen aurrean isiltzekorik. Haserretu gabe baina serio, lasai baina irmo. Ez dut inoren partetik modu txikienean bada ere, sarraski hau justifikatu lezakeen kontakizun merkerik onartuko, parean dudanak jator itxura badu ere.

Nire ametsik hezeenetan bistaratu ditzakedan ekintza ez oso popular hauek burutuko ez direla jakinda, agintari hauei hitzez soilik zuzentzea litzateke beste aukera bat. Nire hitzak entzungo ez dituztela, eta aditu ezkero entzungor egingo luketela jakinik ere, nire amorru globoa husten segituko dut. Nire hitzei arretarik eskeini ez eta barre egingo baliekete ere, zera esango nieke gaizkile hauei: pertsonaia garrantzitsu plantak egiten bizi zareten gaizki hezitako ume mokoak besterik ez zarete. Zuen handikeri eta berekoitasunek munduan eragiten dituzten kalteen jakitun bazarete, nola demontre bizi zaitezkete lasai, psikopatia maila gorenena sufrituaz ez bada? Jeitsi zaitezte bizi zareten burbuila horretatik behingoz mundu errealera, alienatutako izaki nazkagarri eta miserable horiek.

Nazioarteko goi mailako politikan mugitzen den inork bere lana gizatasunez egin nahi izanda ere, tartean dauden interesak oztopatzen duen edonor azkar asko baztertzen dutela jakin badakit. Soilik zarata pixka bat ateratzen badu jasangarria litzateke, ezer aldatzeko botererik ez duen bitartean. Francesca Albaneseren kasua ikusi besterik ez dago. NBEko txostengile berezia denak behin eta berriz esan du Palestinaren aurka sarraski bat gertatzen ari dela. Egindakoak atzera bueltarik ez badu ere, lehenbailehen geratu behar dela krimen izugarri hau, Israelgo estatua eta arduradun nagusiak bere lekuan jarriz. Bere kargutik baztertzea lortu ez badute ere (saiatzen ari direlarik), kasu gutxi egiten diote, edo bat ere ez. Herriari egiten dioten kasu berbera. Goi mailako politika zirkulu horietan bat edo beste libratuko bada (zalantza handiak dauzkat), gehien gehienak narzisista, egozentriko edo psikopata hutsak dira. Satanas berari zakila miazkatzen dioten sasikumeak. Zakila diot, deabrua bera gizonezkoa behar delako izan, jaungoikoak gizon itxura duen bezala. Zalantzak dauzkat gainera bi morroi hauek ez ote dauden bat eginik aspalditik adostutako plan bati gogor helduz. Beraien helburua lortzeko ados jartzen diren polizia ona eta txarra bezala. Botere izugarridun eta borondate oneko jaungoikorik balego, sasikume hauetako bakoitza bere lekuan jartzeko zeri itxaroten ari ote den galdetzen diot nire buruari. Behin gutariko bakoitza hil ostean zerura edo infernura bidaltzeak ez du mundu honetako miseria eta zoritxarrak baretzeko eraginik edukiko. Jaungoikoak ere guk askotan egiten dugun bezala dena gerorako uzteko joera al du ba?

Estatuak herria babesteko sortuak direla dioenak, maltzurki besteok engainatzeko asmoa dauka, edota inuzente hutsa da. Harridura sortzen dit estatuak eliteen interesak babesteko sortuak direla oraindik konturatu ez den jende andana dagoela ohartzeak. Estatu batek ez du inoiz herriaren eskaerarik bete, azken honek borrokaren bidea hartu ez badu. Istorian askatasun eta eskubide gehienak, protesta edo borrokaren bitartez lortu dira. Estatuak gu babesteko sortuak balira, ez genuke eskaerarik ere egin beharrik izango gure ongizatea bermatzerako orduan. Askotan ikusi da biztanleriaren jokabideek boteretsuen interesak kolokan jarri dituztenean, estatuko aparatu guztiak martxan jarri direla mugimendu hura txikitzeko. Boteretsuek biztanleriaren interesak kolokan jarri dituzten aldi guztietan ordea, estatuak ez du zirkinik ere egin handiki hauen kontra. Kasu honetan, boteretsua Israelgo estatua bera da, gizakion balizko eskubideak bermatzen dituzten estatuak lankide dituzten bitartean.

Palestinaren kasuan ia mundu osoko herrialdeek protestak egin eta hala ere ez da hatzik mugitzen Israelgo agintariak merezi duten lekuan jartzeko. Kasurik atseginenean, akusatuen aulkian, alegia. Lotsagarria da sarraski honen aurrean mendebaldeko agintarien postura, herritarren aldarrikapena zein den jakinda. Nolakoak behar ote dira izan Israelgo estatua sendotu eta bere hegemonia bermatzeko interesak, non sarraski baten aurka inoiz egon den jendetza handienaren eskaera eta protestak haintzat hartu ez eta bere horretan segitzen duten. Noski, hamarkadetan zehar planifikatu eta gauzatu den “inbertsio” hau ezerezean uzteak, botere eta diru gosea duten morroi hauen plan guztia pikutara bidaltzea suposatuko luke. Bada, beste inbertsio geopolitiko guztietan bezala gizakien sufrimendua eragiten duen estrategia honekin amaitu beharra dago.

Modu baketsuan protestatuta ere ez bagara krimen hau geratzeko gai, nola geratu zorakeria hau? Autodefentsaren izenean bada ere, biolentziaren erabilera hain dago zilegitasunetik kanpo gure gizarte mamotu honetan, non ezer egin ezin dezakegula ikustean frustrazioa eta amorrua areagotu besterik ez den egiten. Hala ere, onartu beharra daukat kontziente naizela bide baketsuek dakartela etorkizun oparo eta egonkor baterako esperantza eta abagunea. Biolentziak aldiz, minez eta kaltez beteriko bideari jarraituz, ziurgabetasunezko etorkizun mesfidati bat eskeitzen duen bitartean. Horregatik da biolentzia azken aukera, injustizia eta ezbehar izugarrien aurrean bide baketsu guztiek porrot egiten dutenean, bizirauteko geratzen den senda bakarra. Kasu honetan bezala. Noiz eta nola erabili ordea, aurpegian lehertu daitekeen erraminta hau, parekoak fisikoki, mediatikoki zein juridikoki indartsuagoak direnean? Batasunik gabe ezinezkoa. Hortaz, segi dezagun palestinar herriari babesa eta solidaritatea erakusten, ahal diren forma guztietan, Israelgo munstroa txiki geratu arte. Beraien argumentu merkeak iada mundu ia osoaren begietan eraitsi diren honetan, boikotarekin, manifestazioekin eta behar diren ekintza guztiekin segi behar dugu palestinarren alde, beraien estatu demokratiko bakarraren alde, Israelgo estatua suntsitu eta desagerrarazi arte.

Israelgo biztanleei buruz hitz egiterako orduan, gaixoturiko gizarte bati buruz hitz egin genezake, gutxi batzuk libratzen direlarik. Estatua soilik ez eta biztanleria ere faxismoz errailetaraino blai eginda dagoela esan daiteke. Sekulako astakeriak babestu eta justifikatzen dituzten morroiak dira, gizatasuna guztiz galdu dutela ohartzen ez direlarik. Nik neuk urte askotan arrazismoaren aurkako gogoeta sakona egin badut ere, onartu beharra daukat kasu honetan arrazismo selektibo eta kontziente bat garatu dudala israeldarrenganako. Jakitun naiz israeldar batzuk estrategia sionistaren aurka azaltzen direla, eta nire miresmena zor diet, estatu terrorista honetan jarrera hori mantentzeak suposatzen duen adoreagatik. Hala ere, badakit Israelgo gizarteak hein handi batean palestinarren aurkako krimen eta txikizioa babesten eta sostengatzen duela. Hauetako morroi batzuekin hitz egiteko aukera izan dut, beraiei aurpegira ez begiratzea sikiera erabaki dudan arte. Niregana zuzendu ezkero, palestinarren kausaren alde dauden galdetu diet, baiezkoa entzun ezean nitaz ahaztu daitezen esanda. Benetako nazka ematen didate on itxurak egiten dituzten eta bakearen jendea autoizendatzen den jendilaje honek. Oraingoz, bizkarra eman edota aurpegi txarra eskeiniko diet. Bestalde, ikusi besterik ez dago herrialde ezberdinetako jende gehienak hain muturreko jarrerak ez badituzte ere, askori israeldarrek mesfidantza eta atzerakada besterik eragiten ez dizkietela.

Ez dakit noiz, baina ordainduko dute, sarraski hau eragin duten eta Israelgo estatua babestu duten deabru guzti hauek. Sionismoa babestu eta sostengatu duten Israelgo biztanle zein mundu osoko agintariek. Nola edo hala, baina ordainduko dute. Ez dakit noiz geratuko den Israelen basakeria hau, baina badakidana zera da: israeldarrak paria hutsak bihurtzen ari direla denon begietan. Bidaiatzen duten lekura doazela ere, sentitu dezatela ongi etorriak ez direla. Beraien estatu terrorista propioan gatibu bihurtuko dira, beste inon nahi ez ditugunez.


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Negarraren garrantzia

Gaur goizeko ametsa

Genero identitatea eta sexu orientazioa