Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2026

Erdara denontzat

Magallanes eskualdeko Punta Arenas hiriko Independencia ostatuko sukaldeko berotasunean, bertako hiritar bat, kataluniar bat eta euskaldun bat daude hizketan mahai inguruan. Halako batean, Buenos Aireseko mutil bat ostatuan sartu eta egun onak ematearekin batera, Punta Arenaseko mutilari zuzenduz elkarrizketa kurioso bat ematen da: - ¿De dónde es usted? - De aquí, de Punta Arenas. - ¡A! ¡Chileno! - No, magallánico. - Pero… chileno… - ¡Que no! ¡Magallánico! - tonu serio samar batez. Argentinarrak aurpegi arraroa jarri ostean irrifarre bat eskeiniz euskaldunari galdetzen dio: - Y usted, ¿de dónde es? - Yo, del País Vasco. - ¡A! ¡Español! - No, vasco. - … Argentinarraren aurpegia egoera ulertzen ez duenaren adierazgarri da. Euskaldun eta kataluniarrak elkar begiratzen diote, barreari ezin eutsiz, argentinarrak iada non sartu ere ez dakien bitartean. Txiste bat dirudien egoera hau benetan gertatu zitzaidan, hemen idazten dudan bezalaxe. Argentinarra egoera guztiz ulertu gabe erretiratu zen...

Nazionalista unionistekin solasean

Euskaldun eta independentista denak, ziur aski espainol edota frantsesen batekin independentismoari buruzko eztabaidaren bat edo beste eduki izan du. Ikuspegi unionista duten eta gehienen kultura dominanteen parte direnek, arazoak izaten dituzte kultura gutxituen errealitateak ulertzen. Ildo honetan, frantses batekin azkenik izan berri dudan eztabaidan, bereziki sasoi honetan independentismoa alde batera utzi eta Europa batzearen garrantziaz hitz egiten zidan. Unionista batzuentzat beti omen da sasoi egokia independentzia grina alde batera uzteko; berekoitasun kontua balitz bezala. Morroi honek emandako argumetua ordea, Europak armada indartsu bat osatzeko sekula baino batuago egon beharko ginatekeela zen. Europa 70 bat herrialdetan banatu ote beharko litzatekeen galdetzen zidan. Eta nik “zergatik ez?” erantzun. Beraren ustez, Txina eta beste herrialde batzuk Europari gailentzen ari zaion honetan, armada potente bat beharko genuke, eta Europa hainbat herrialdetan zatitzeak ez omen ligu...

Abilitate sozialak

Pertsona batek abilitate sozialak dituela esaten dugunean, sarritan beste pertsonen aurrean hitz egiteko edo hauekin modu batean edo bestean erlazionatzeko erraztasunari buruz ari gara berbetan. Ontzat emango nuke esan beharrekoa lotsa gabe azaltzeko eta transmititzeko gaitasuna abilitate sozialen parte direla. Baita esan beharrekoa modu atsegin eta adeikor batean egiteko gai izatea ere. Aldiz, asko hitz egiten eta besteen aurrean harrotasunez aritzeko joera duten pertsonak ere sozializatzen onak direla esaten ohi da, esandakoak hitz hutsalak izanda ere. Azken kasu honekin ez nago oso ados ordea. Izan ere, gaitasun sozialetaz hitz egiten dugunean, gizartean (“sozietatean”) beharrezkoak diren gaitasunak direla sinetsi beharko genuke. Gizarte egoki bat osatzeko pertsonek erakusten dituzten gaitasun edo ezaugarriak, alegia. Batzuetan marra fin batek soilik banatzen baditu ere, lotsa falta eta handikeria gauza ezberdinak direla esango nuke, autoestima eta harropuzkeria ezberdinak kontsider...

Negarraren garrantzia

Oporretan lasaitasuna bilatzen duen jendeak badu oraindik leku ez masifikatuetara joateko aukerarik, batzuetan iada ezinezkoa dela iruditzen bazaigu ere. Txoko ezagunenak alde batera utzi eta bilaketa sakonago bat egitea eskatzen du, baina posible da. Turistifikatu gabeko inguruetan bidaiatzeak, erosotasun gutxiago edukitzea suposatu dezake, baina lasaitasuna topatzen duenarentzat merezi du. Aski ezagunak diren tokiak lepo beteta egotean, berezko duten xarma hein haundi batean galtzen dute, askotan estresa edota azalkeria transmitituz. Patagonian barrena nenbilela, leku turistiko zein ezezagunagoetan egoteko aukera izan nuen. Inguru masifikatuak ekiditeko, bertakoei galdetu edota nire kabuz bilaketa sakonagoak eginez, lasaitasuna eta bertako izaera mantentzen duten txoko batzuez gozatu ahal izan nuen. Oporretako bidaietan mendiak dituzten inguruak lehenesten ditut, Patagonian eskualde gehienetan topatu daitezkeelarik. Mendi ibilaldi ugari egin ostean, aipatzekoa iruditu zitzaidan “Huel...