Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2026

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna

Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruan hitz egiten egon nintzen lagun batekin duela asko. Ordutik buruari buelta batzuk eman dizkiot asunto honi. Interesatzen zaidan gai honi buruz jantziago dagoen jendeak esandakoa entzutea gustatuko litzaidake, edo behintzat beroni buruzko interesa duen norbaitekin hitz egitea. Izan ere, umiltasun eta errespetuz hitz eginda, ez dago zertan aditua izan gai bati buruzko iritzia emateko. Berdintasunaren inguruan nire iritzi propioa sortzen ari naiz, irakurri, ikusi eta entzundakoak prozesatu ostean. Alor batzuetan aurrerapausuak eman direla bezain ziur nago beste asko emateke direla. Hala ere, kuriosoa zait urteak aurrera joan ahala berdintasunaren diskurtsoa nolabait distortsionatu dela igartzeak. Izan ere, gai jakin batzuetan berdintasunaren kontuarekin gizartea orokorrean nahastu samar dabilela esango nuke. Pare bat kontu aipatu nahiko nituzke, eta ziurrenik beste asko izango dira ildo honen norantza segitzen dutenak. Alde batetik, itxur...

Gazte eta helduen arteko talka

Askotan esaten da gaur egungo gazteriak ez daukala ezerekiko kontzientziarik. Baita gaurko gazteak nahiko arduragabeak direla ere. Beste aho batzuek ordea, ideia eta komentario hauek belaunaldi guztietan eman direla diote, beti ere gazteak gutxietsiz. Denbora pasa da ere, nerabe asko emozional eta psikologikoki dezente sufritzen omen ari direla irakurri nuela, munduan eta beraien inguruan ematen diren injustizia eta ezbeharrak direla medio. Ardura eta sentsibilitatea duten seinale. Gaur egungo gazteak mobilizatzen ez direla esaten duenik ere badago; gazte munduarekin erlazioa galduta duenak esaten du normalean, izan ere, gazte jendeak antolatutako ekimen ugari daude, arlo askotan. Gizartea orokorrean erosoago bizi garela eta konformistagoak garela esan daiteke, ez bereziki gazteak baina. Gehitu nahiko nuke, gazteek askotan itxura arduragabeak erakusten badituzte, agian helduok moldeatutako errealitateaz nazkatuta daudelako izan daitekeela. Hauetako asko ez direla gure munduaren parte s...

Genero identitatea eta sexu orientazioa

Aspaldian gai honi buelta mordoa eman diot nire buruan. Izan ere, onartu behar dut orain arte gai honi buruz ezer gutxi hausnartu nuela. Alde batetik, informazio eskasa jasota nengoelako, eta bestetik, duela gutxira arte gai honen inguruan interes berezirik piztu ez zitzaidalako. Gauzak horrela, urte gutxi batzuk izango dira gai honekiko sentsibilizatu, informazio ezberdina lortu eta guzti honen bueltan nire ideia propioa garatzen saiatu naizela. Orain azalduko dudan pentsamoldeaz nahiko konbentzituta banago ere, etorkizunean berau moldatzeko aukerak zabalak dira, gaiari buruz dudan ezjakintasunak oso haundia izaten jarraitzen baitu. Gaia oso zabala eta konplexua dela onartzea litzateke lehen pausoa. Gainera, “normaltzat” hartu ohi ez diren beste genero identitate edo sexu orientazioa duten pertsonak hurbiletik ezagutzen ez ditugunok, zailtasun handiagoa dugu gai hau hobeki ulertu eta berataz hausnartzeko. Hala ere, lortu dudan ondorioak, gai guztia dezente sinplifikatzen duela esan d...

Musulmanekiko gure postura

Deigarri egiten zait azken urteetan gure gizarteak musulman munduarekiko erakusten duen postura. Gure baino atzeratuagoak direla, ezin daitekela beraiengan konfidatu, eta honelako esanbehar asko entzun izan ditut han eta hemen. Ekialde hurbilean gertatzen diren ezbeharrei buruz informazio prozesatu ugari jasotzen dugu. Sufritzen duten askatasun falta, emakumeak jasaten duen jazarpen zorrotza, erlijioak gizartean eragindako presioa, herrialde gehienetan diktadura latzak,… akaso noizbait, berri polit edo atseginen bat jasotzen al dugu munduko alderdi horietatik datorrena? Beraien bizitza sufrimentu bat besterik ez al da? Nire ustez, komunikabideek lan oso eskasa betetzen dute, beraien asmoa ongi informatzea bada behintzat. Lehenik eta behin, herrialde musulmanekiko daukagun ezjakintasuna izugarria dela onartu beharko genuke. Eta bigarrenik, ezer kritikatu aurretik, geure historia eta oraina aztertzea ere ez litzateke soberan egongo. Herrialde musulmanekiko dugun ezjakintasuna onartzen ha...

Klima aldaketa

Aspalditik airean dagoen kontua da hau. Zenbat belaunaldi pasa behar ote dira “erantzunaren” zain? Azken finean, zentzua al du eztabaida honek? Lehenik eta behin, eztabaida honek zertan datzan azalduko dut, zehaztasunetan sartu gabe. Alde batetik, azken mendean (edo mendeetan) lurrak beroketa orokor bat jasan ote duen da galderetako bat. Galdera honi dagokionez, adostasun handia dagoela esan daiteke, izan ere, erantzunak nahiko objektiboa dirudi. Neurketek emandako datuei begiratu besterik ez legoke. Hala ere, datuen fidagarritasuna aro ezberdinen arabera aldakorra dela kontsidera daiteke. Izan ere, orain dela mende batzuk, neurketarik ez zen hartzen, edota ezagutzen diren datuak ez omen dira oso fidagarriak. Orain dela mende erdi inguru, nahiz eta erabiltzen ziren gailuak fidagarritzat eman, oso puntu gutxitan hartzen ziren neurketak, eta hamarkadak aurrera joan ahala, neurketa puntuak biderkatzen joan dira. Azken hamarkadetan ordea, sistema moderno eta zehatzez baliatzeaz gain, mundu...

Lur azpitiko bidaia

Lur azpitik zehar ibilia denak agian ulertuko du istorio hau. Lur azpia iluna da, eta hotza gehienetan, nahiz eta batzuetan gorputzaren tenperatura inolako abisurik gabe igo daitekeen, bat-batean gorputza izerditan sentitu arte. Ez dakit zer nolako sakontasuneraino jaitsi naizen lurrean barrena, ezta ere norainoko sakontasuna duen. Badakidana zera da: gero eta sakonago sartu, eta denbora luzeagoan egon, are eta zailagoa egiten dela bertatik ateratzea. Behin baino gehiagotan egin dut bidaia hori. Sakontasun jakin batera heltzerakoan, goian egon behar lukeen argia bistaz galtzen da, eta soilik noizean behin bistaratzen da. Argia hain urrin azaltzen da, non ia ezinezkoa den bertara heltzeko zer norabidetan jo behar den jakitea. Lurrazalean inoiz izanaren oroitzapena ere galtzen da askotan, bertan sentitutako segurtasun eta epeltasunean inoiz bizi izana ahaztera heldu arte. Lur azpian izan denak erraztasuna du berriz bertara bueltatzeko, izan ere, zuloa ezagutzen duenak urrutitik bistaratz...

Txakurrak eta jabeak

Askotan entzun izan dut demokrazia batetan bizi garela. Diktadura garaia bizi izan duen askok, zalantza gabe baiezta dezake gaur egungoa demokrazia bat dela, ezin bait daiteke gaur bizi duguna diktadura batekin alderatu. Beraz, itxuraz askorentzat diktadura ez den edozer, demokrazia bat litzateke. Bestalde, diktadura ezagutu ez dugun gehienok ere, ez dugu zalantzan jartzen sistema demokratiko batean bizi garenik. Aldez aurretik, ez da nire asmoa sistema hau demokratikoa den ala ez aztertzea. Horretarako, lehenik eta behin, demokrazia bat zer den zehaztu beharko litzateke, eta nahiz eta askok agerikotzat eman, demokraziaren definizio zehatz bat ematea hain erraza ez dela iruditzen zait. Beraz, sistema hau justua den edo ez galdetzea egokiagoa litzateke nire ustez. Sistema justu batean, gizaki guztien askatasuna eta berdintasuna premiazko baldintza bezala kontsideratuak beharko lirateke. Hauek bete ezean, nekez hitz egin ahalko genuke sistema politiko eta sozial justu batez. Eta pentsatu...

Gaur goizeko ametsa

Gaur goizean amets bat izan dut, askotan ez bezala ederki gogoratzen dudan ametsa. Istorio interesgarri bat bezala hasi dena, gero eta desatseginagoa bihurtu da. Amets ederra amesgaizto bihurtuta, esnatu naizenean nire barrenak ondoezik igarri ditut. Esnatzerakoan gogoratu dudan ametseko lehen gauza, lanean nengoela da. Etxera heldu eta irratian gogoeta ugari proposatzen ari zen emakume baten hitzak entzun nituen. Hitz egiten ari zen pertsona hura, gizarte elkarte aipagarri bateko presidentea zen. Zera zioen lehenik: “…gizarte honetan gertatzen ari diren gatazka eta ezbehar asko, guk geuk sortutakoak dira, ez kanpo faktore batzugatik sortuak. Gizarte honetan sufritzen ari diren pertsonen gehiengoa, guk geuk sortu dugun gizarte honen gabezia eta gehiegikerien ondorio latzak jasaten ari da. Gainera ez gara gure gizartearen norabidearen jabe, inertzia soilez aurrera doan sistema baten menpe besterik ez gaude, beste batzuk horretaz ederki aprobetxatzen diren bitartean! …” Ondoren kexa haue...